
Beraz, zer gertatzen da zakarrontzira doazen
plastikoekin? Azkenean plastiko askok itsaso eta ibaietan amaitzen dute eta
ehunka urte behar izaten dituzte deskonposatzeko. Arazoa animaliekin dago
gehienbat; izan ere, hauek plastiko zatiak jaten dituzte eta ezin dituztenez
digeritu hiltzen dira. Adibidez, argazkian ikusi daitekeen albatrosa-k plastiko zatiak irentsi zituen arrainak zirela
pentsatuz.
Zer egin dezakegu arazo honekin amaitzeko? Denda batzuek
dagoeneko plastikoa aurrezteko sistema batzuk martxan jarri dituzte: plastiko
poltsak kobratzen hasi eta plastikozkoen ordez kartoizkoak eman. Pertsonalki,
lotsa eta pena ematen dit aldi berean ibai eta itsasoetan hainbeste plastiko
ikusteak! Eta horrela jarraituz gero, zer nolako mundua utziko diegu gure haur
eta gazteei?
JON IÑAKI ISASI BELDARRAN
No hay comentarios:
Publicar un comentario