Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA IGORRE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA IGORRE. Mostrar todas las entradas

miércoles, 6 de marzo de 2019

Zer eta zertarako dira plastikoak

Plastikoak konposatu organiko, sintetiko edo erdi-sintetiko ugariz osatutako materialak dira, malgukiak izan daitezkeenak. Sintetikoak edo petrokimikatik eratorriak, fabrikatzeko errazak eta kostu baxukoak dira. Bere aplikazioak anitzak dira. Eraikinetan, eraikuntzan, garraioan, gailu elektrikoetan eta elektronikoetan, nekazaritzan, osasun arretan,  ontzietan, paketegintzan, jostailuetan, ehungintzan, elikagaietan eta etxeko ingurunean erabiltzen dira. Espainia EBko bosgarren ekoizle handiena da. Thailandia munduko plastiko ekoizle eta kontsumitzaile handiena da. Europan eta Estatu Batuetan, munduko plastikoen hirugarren bat kontsumitzen da.

Javier, Eusk Igorre

Plastikoek sortutako Kutsadura

Plastikoagaitik kutsaduraren garrantzia eta zabalera, bere iraupen eta kostu txikiarekin lotuta daude. Hazten ari den produkzioak eta erabilerak, planetako bazter guztiak kutsatu ahal ditu. Plastikozko produktuen pilaketak ingurumenean, faunarako, habitaterako eta gure ingururako eragin kaltegarriak sortzen ditu. Plastikoek sortutako kutsadurak negatiboki eragiten die lurrei, urei, itsasoei eta ozeanoei,  ozeanoek horietako askoren azken helmuga izanik, non ekosistemen osasuna eta espezieen biziraupena kaltetzen du. Hondartzatan, arroketan aurkitu ditzakegu, uretan flotatzen, Artikotik  Antartikorakoan, bai eremu jendetsuetan bai inorgabeko uharte isolatuetan. Urtero, 12 milioi tona zabor baino gehiago itsasoetara eta ozeanoetara iristen dira. Horrez gain, Antartika bezain urruneko eta sentikorrak diren eremuetan ere badira plastikoak.

Nadia, Eusk Igorre

Plastikoen eragina elikadura katean

Plastikoakgaitik kutsadurak, uretako eta lurreko animaliak eta are gizakiak kaltetzen ditu. Gure ingurumena hondatzen ari da eta itsasoa kutsatzen du. Animaliak gaixotarazten eta hiltzen ditu. Heriotza mingarria, agonizatzailea eta krudela dakar haientzat. Ez bada erremediorik jartzen garaiz, uretako fauna desagertu  daiteke.

Planktona plastikoarekin kutsatuta dago. Itsaskiak plankton honegaz elikatzen dira. Arrainek itsaskiak jaten dituzte eta honela kutsatuta heltzen dira gure plateretara. Plastikoak derrigorrez sartzen dira gure elikadura-katean, eta horren froga dago.

Luisa, Eusk Igorre

Plastikoak eta uretako ingurumena

Plastikoen bidez kutsadurak itsas ugaztun handiak kaltetzen ditu eta ondorioz 400.000 ale baino gehiago hiltzen dira urtean. Itsas dortokak ere plastikozko kantitate handiak dituzte beraien urdailetan. Plastikoak jan dituzten animaliak, sufritzen dute eta gosez hiltzen dira, material honek digestio aparatua blokeatzen duelako.

 260 espezie baino gehiagok polimeroak irentsi dituzte edo plastikozko saretan nahaspilatu dira. Orokorrean, nahaspilatuta geratzeak,   mugitu ezina  eta gosez hiltzea eragiten ditu,   mozketa sakonak, ultzerak eta infekzioak ekartze-az gain.

Ipar Itsasoko kaioak bataz beste 30 pieza sintetiko dituzte bere sabeletan. Horregatik, milioi bat hegazti baino gehiago hiltzen dira urtean.

Marta, Eusk Igorre

Plastikoen birziklapena

Administrazio publikoen eta herritarren erantzukizuna da plastikoek ekosistemengan eta itsasoko faunarengan duen inpaktu ezezkorra eta bere erabilpena murriztea. Erabili ondoren botatzeko kulturan bizi gara. Plastikoei ematen zaien tratamendua  jasanezina da. Edukinontzi horian sartzen ditugu birziklatzeko. Hala ere, munduan erabiltzen diren plastikoen % 10 bakarrik birziklatzen da. Gainerakoak kutsadura sortzen du zabortegietan, itsasoetan eta ozeanoetan. Ekoizpena eta erabilera murriztuz gain,  gehiago berrerabili eta birziklatu behar dugu material hau.

Amaia eta eta Luis Mª, Eusk Igorre

Greenpeace-k proposaturiko konponbideak

Greenpeace mundu osoko "Break free from plastic" mugimenduaren parte da. Greenpeacek eta mundu osoko ehunka GKEk, plastikoek kutsatu gabeko etorkizunagatik lan egiten dute.

Espainian, Greenpeacek Espainiako gobernuari, tokiko administrazioei eta enpresei, plastiko gehiegizkoaren kontra egiteko eta bere ekoizpena eta kontsumoa murrizteko neurriak hartzeko eskatzen dizkie, hala nola:

-Ekonomia zirkularraren arabera oinarritutako neurriak sustatzea. Lehentasuna ematea plastiko murrizketari eta lehengaien berrerabilpenari. Neurriak hartzea  plastikoen erabilpena murrizteko eta ingurumen-inpaktu gutxiago izango duten material berriak erabiltzeko.
- Ontziek bota beharrean, hauen  birziklatze egokia bermatu behar da ontzi itzulketa sistemak ezarriz.
-Mikroesferen eta plastikozko aleen erabilpena debekatzea krema eta geletan.
- Plastikoen erabilera murrizten duten berrikuntzak eta bestelako erak sustatzea.

Josefa eta Mª Jesús, Euskera Igorre