Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA 3. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA 3. Mostrar todas las entradas

martes, 14 de mayo de 2019

PAPÉ, PAPEREZKO POLTSA


Munduko leku guztietan plastikozko poltsak erabiltzen dira supermekatuen erosketak, arropa, jostailuak…eskuan eramateko. 

Papék ez zekien mundo osoan jendeak poltsak erabili ondoren botatzen zituela eta ibaia eta itsasoetan bukatzen zutela. Era honetan ura kutsatu  eta gizaki bizidunei kalte handiak eragiten zitzaizkien.

Horretaz jabetu zenean Papek plan bat asmatu zuen plastikozko poltsei amaiera emateko.

lunes, 29 de abril de 2019

KUTSADURA NONAHI


          Mundua suntzitzen ari gara gizaki guztion artean. Ohitura txarrek lurrean, itsasoan eta airean kutsatzera eraman gaituzte. Ez dugu biriziklatzen, eta geratzen zaigun zelaiak plastikoekin, gomarekin, botilarekin,.... zikintzen ditugu. Gaur egun, inoiz baino gehiago, itsaso eta ibaietan dago arazorik larriena. Petrolio ihesak eta likido-isurketek kalte handia egiten diete, baina gehien kutsatzen duen materiala plastikoa da.

         Galdakaon, duela hamar urtetik dugu zabortegi bat Kortederrako auzoan. Hondakin toxikoak isurtzen dituzte hor, eta hotza, lainoa edo Ibaizalko ibarrazko haizea egiten dituen bakoitzean usain txarra nabaritzen da. 
KORTEDERRA AUZOAREN AURREAN

ITSASOKO PLASTIKOAREN POLUZIOA

     Itsasoa ondasun-iturri bat da gizakiontzat, itsasoetan mota askotako animali eta landare espezieak bizi direlako. Haietan arrantzatu eta nabigatu dezakegu. Hala ere, ahazten zaigu baloratzea hauek duten garrantzia eta ez ditugu zaintzen merezi duten bezala.

     Itsas gainazal eta hondoetan hondakin pilaketak daude, eta hondakin txarrenen artean plastikoa dago. Hondakin hau 500 urtetan deskonposatzen da,gutxi gorabehera, eta ekosistema asko kutsatzen du. Ibaiei dagokienez, duela 40 urte gure ibaietan amuarrainak, ibai-karramarroak, loinak, etb zeuden, eta orain ibai askotan desagertuta daude kutsaduragatik.


PLASTIKO SANTUA

Plastikoa XX. mendeko aurkikuntza garrantzitsua izan zen. Horrekin produktu asko fabrikatzen dira, besteak beste: material kirurgikoa, mota askotako material industriala eta elikagaiak kontzerbatzeko estalki eta edukiontziak. Azken horiei esker janaria gure mahaietara egoera onean etortzen da.

Hala ere, esan beharra dago nahiz eta plastikoak onura eta erreztasun asko eskaintzen dizkigun gure eguneroko bizitzan, plastiko hondakinak oso zailak direla desagertarazteko. Arazoa larria da, gehienbat itsaso eta ibaietan. Gaur egun itsas eta ibai animaliek plastiko zatitxoak irensten dituzte janaria dela pentsatuz eta gero gu kutsatzen gara arrain horiek arrantzatu eta jatean.

Aurreko mendean inork ez zukeen pentsatu izango plastikoak gaur egun ekarriko lituzkeen ingurumen-arazoak. Baina zoritxarrez hala da, kalteak handiak dira eta gu gara plastiko kutsaduraren errudun nagusiak. Horregatik, birziklatu behar dugu zaborra edukionzi egokian botaz. Era horretan, apurka apurka gure ingurumena lagundu eta babestuko dugu.


                                                                                     JUANJO ORTUBIA

PLASTIKOAREN ARAZOA IBAI ETA ITSASOETAN


Gaur egun, elikagaiak, gailu elektronikoak eta mota guztietako produktuak plastikozko poltsatan daude. Produktu batzuek plastiko bikoitzak dituzte eta oso zailak dira irekitzeko. Baina nire galdera da: nora doaz plastiko hauek guztiak beren funtzioa bukatzen denean? Gizarte  kontzientzia edo sena daukagunok ontzi horietan birziklatzen ditugu.

Beraz, zer gertatzen da zakarrontzira doazen plastikoekin? Azkenean plastiko askok itsaso eta ibaietan amaitzen dute eta ehunka urte behar izaten dituzte deskonposatzeko. Arazoa animaliekin dago gehienbat; izan ere, hauek plastiko zatiak jaten dituzte eta ezin dituztenez digeritu hiltzen dira. Adibidez, argazkian ikusi daitekeen albatrosa-k plastiko zatiak irentsi zituen arrainak zirela pentsatuz.  

Zer egin dezakegu arazo honekin amaitzeko? Denda batzuek dagoeneko plastikoa aurrezteko sistema batzuk martxan jarri dituzte: plastiko poltsak kobratzen hasi eta plastikozkoen ordez kartoizkoak eman. Pertsonalki, lotsa eta pena ematen dit aldi berean ibai eta itsasoetan hainbeste plastiko ikusteak! Eta horrela jarraituz gero, zer nolako mundua utziko diegu gure haur eta gazteei?



JON IÑAKI ISASI BELDARRAN

lunes, 15 de abril de 2019

KUTSADURA ITSASO ETA IBAIETAN

Itsas hondoetan eta ibaietan, hondakin pilaketak daude, eta pestizida, herbizida eta garbikari kimikoak botatzen dira, eta nola ez, plastikoak.  Esaten da "minutu bakoitzeko zabor kamioi batek daukan hondakin kopurua botatzen dugula itsasora". Urte gutxi barru gure planetaz bakarrik arduratu izan beharrean, beste batzuetaz ere kezkatzen hasi beharko gara, daramagun kutsadura erritmoagatik. Gaur egun itsas hondoetan 4,6 milloi plastiko inguru daude, baina ez dugunez ikusten bigarren planoan geratzen da kutsadura mota hau, besterik gabe.