lunes, 29 de abril de 2019

KUTSADURA NONAHI


          Mundua suntzitzen ari gara gizaki guztion artean. Ohitura txarrek lurrean, itsasoan eta airean kutsatzera eraman gaituzte. Ez dugu biriziklatzen, eta geratzen zaigun zelaiak plastikoekin, gomarekin, botilarekin,.... zikintzen ditugu. Gaur egun, inoiz baino gehiago, itsaso eta ibaietan dago arazorik larriena. Petrolio ihesak eta likido-isurketek kalte handia egiten diete, baina gehien kutsatzen duen materiala plastikoa da.

         Galdakaon, duela hamar urtetik dugu zabortegi bat Kortederrako auzoan. Hondakin toxikoak isurtzen dituzte hor, eta hotza, lainoa edo Ibaizalko ibarrazko haizea egiten dituen bakoitzean usain txarra nabaritzen da. 
KORTEDERRA AUZOAREN AURREAN

Ganguren edozein bide bazterrean

         Hala ere, Galdakao ez da beti izan horrelakoa. Lehen dena askoz ere garbiago zegoen. Orain 30.000 biztanle gara, baina lehen 2.500 bizi ginen herrian, baratze eta landa gune asko zeuden. Garai hartan, ohial poltsak erabiltzen ziren eta hondarrak abereei ematen zitzaizkien baserrietan edo etxeetako sutan erretzen ziren.

         Pixkanaka, lantokiak irekitzen hasi ziren Ibaizabal erreka ingurutan Durangotik  hasita Basauriraino. Erreka zikintzen hasi ziren enpresa horiek azido kimikoak, koipe korrosiboa, plastikoak...isuritzen dituztelako. 

         Orain lantoki gutxiago ditugu eta lehen baino gehiago birziklatzen da. Hhala ere, inguru guztietan zikinkeri gehiegi daude. Gure esku dago arazo honi aurre egitea birziklatuz eta gure ingurumena garbi mantenduz.



JAVIER YUGUERO
   

No hay comentarios:

Publicar un comentario