Plastikoa XX. mendeko aurkikuntza garrantzitsua izan zen. Horrekin produktu
asko fabrikatzen dira, besteak beste: material kirurgikoa, mota askotako
material industriala eta elikagaiak kontzerbatzeko estalki eta edukiontziak.
Azken horiei esker janaria gure mahaietara egoera onean etortzen da.
Hala ere, esan beharra dago nahiz eta plastikoak onura eta erreztasun asko
eskaintzen dizkigun gure eguneroko bizitzan, plastiko hondakinak oso zailak
direla desagertarazteko. Arazoa larria da, gehienbat itsaso eta ibaietan. Gaur
egun itsas eta ibai animaliek plastiko zatitxoak irensten dituzte janaria dela
pentsatuz eta gero gu kutsatzen gara arrain horiek arrantzatu eta jatean.
Aurreko mendean inork ez zukeen pentsatu izango plastikoak gaur egun ekarriko
lituzkeen ingurumen-arazoak. Baina zoritxarrez hala da, kalteak handiak dira
eta gu gara plastiko kutsaduraren errudun nagusiak. Horregatik, birziklatu
behar dugu zaborra edukionzi egokian botaz. Era horretan, apurka apurka gure
ingurumena lagundu eta babestuko dugu.
JUANJO ORTUBIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario