
Itsas gainazal eta hondoetan hondakin pilaketak daude, eta hondakin txarrenen artean plastikoa dago. Hondakin hau 500 urtetan deskonposatzen da,gutxi gorabehera, eta ekosistema asko kutsatzen du. Ibaiei dagokienez, duela 40 urte gure ibaietan amuarrainak, ibai-karramarroak, loinak, etb zeuden, eta orain ibai askotan desagertuta daude kutsaduragatik.
Arazoa larria da eta ez baditugu herrietan eta hirietan ibaiak eta hondartzak garbi mantentzen, hauek zikin jarraituko dute eta pixkanaka hondakin pilaketak gora egingo du. Urtero 8.000.000 tona hondakin itsasora doaz eta horrela jarraitzen badugu laster gure itsas eta ibai ekosistemak suntsituko ditugu.

MURRIZTU, BERRERABILI, ETA BIRZIKALTU. Gure esku dago!
MAITE CAMARA
No hay comentarios:
Publicar un comentario