martes, 14 de mayo de 2019

PAPÉ, PAPEREZKO POLTSA


Munduko leku guztietan plastikozko poltsak erabiltzen dira supermekatuen erosketak, arropa, jostailuak…eskuan eramateko. 

Papék ez zekien mundo osoan jendeak poltsak erabili ondoren botatzen zituela eta ibaia eta itsasoetan bukatzen zutela. Era honetan ura kutsatu  eta gizaki bizidunei kalte handiak eragiten zitzaizkien.

Horretaz jabetu zenean Papek plan bat asmatu zuen plastikozko poltsei amaiera emateko.


Supermekatuaren jabearengana joan zen:

-Kaixo jauna. Ikusten duzun bezala, paperezko poltsa bat naiz eta plastikozko poltsekin bukatzeko plan bat proposatu nahi dizut - esan zion Papèk.

-Baina, baina…zer diozu? Zoratu egin zara? Eta jendeak nola eramango ditu erosketak, bada?  - erantzun zion harrituta.

-Oso erreza da. Asunto da oraingo plastikozko poltsak ordezkatu eta ni bezalako paperezko poltsak erabiltzea. Eta ez hori bakarrik, poltsak berrerabili ere egin daiteke.

-Ez da ideia txarra,  baina zergatik hobea da paperezko poltsak erabiltzea eta berrerabiltzea? - galdetu zion oso interesatuta ardurakunak.

-Alde batetik, plastikozko poltsa kutsatzaile gutxiago erabiliko dira, eta bestetik, behin baino gehiagotan erabiltzen baditugu dirua aurreztuko dugu – azaldu zion Papèk.

Supernerkatuaren buruak ulertu zuen baliabideak alferrik galtzen ari zirela eta proposamena onartu zuen. Orduan, hurrengo egunean Papè supermerkatura joan zen parerezko poltsekin eta pastikozkoak eraman zituen.

Papé mundu osotik, supermerkatuz supermerkatu joan zen ideia zabaltzen, eta baita birziklatze eta berrerabiltzearen ohiturak sustatzen  ere.  


ANE ATUTXA

No hay comentarios:

Publicar un comentario